ESKAINTZA
Euskaltzaindiak pertsona bat kontratatu nahi du hizkuntzalari lanpostua betetzeko. Langunea Euskaltzaindiaren Gipuzkoako ordezkaritzan izango du, Donostiako Luis Villasante Ikergunean, Almortza kalean.
EGITEKOAK • Hiztegigintza arloko hizkuntza-baliabideetan aritzea. • Corpusgintza arloko hizkuntza-baliabideetan jardutea. • Euskararen kalitatearen arloko hizkuntza-baliabideetan jardutea. • Euskarari lotutako ikerketa-, garapen- eta berrikuntza-proiektu teknologikoetan parte hartzea.
ESKAKIZUNAK • Titulazioa: Euskal Ikasketetako Gradua izatea. • Hizkuntza-teknologien masterra izatea baloratuko da. • Esperientzia: lanpostuko egitekoetan lan-esperientzia izatea baloratuko da. • Hizkuntza-gaitasuna: gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez maila altua izatea baloratuko da. Mailak egiaztatuko dira. • Zeregin ezberdinetan lan egiteko polibalentea izatea. • Talde-lanean aritzeko gaitasuna izatea. • Jarrera proaktiboa izatea. • Ikerketarako interesa eta gaitas...