ESKAINTZA Euskaltzaindiak pertsona bat kontratatu nahi du Argitalpen Zerbitzuko eragile lanpostua betetzeko. Langunea Euskaltzaindiaren egoitzan izango du, Bilboko Plaza Barriaren 15. zenbakian.
EGITEKOAK • Euskaltzaindiaren argitalpen-politika proposatzea. • Argitalpen Zerbitzuaren helburuak proposatzea, horiek betetzea eta adierazleen bidez neurtzea. • Argitalpenen urteko plangintza prestatzea, gauzatzea eta etengabeko jarraipena egitea. • Argitalpen Zerbitzuaren koordinazio orokorra egitea: urteko zereginak definitzea eta haiei jarraipena egitea. • Argitalpenen ekoizpen, hedapen eta salmenta prozesuetan hobekuntzak proposatzea, eta horiek gauzatzea. • Urteko argitalpenak ekoiztea: originalak, egile-eskubideak, hizkuntza-zuzenketa, maketak… kudeatzea. • Urteko argitalpenak banatzea. Banatzaileekin harremanak/akordioak egitea argitalpenak posizionatzeko, ikusarazteko eta abar. • Urteko argitalpenen hedapena egitea. Azokak kudeatzea. • Urteko argitalpenen salmenta eta fakturaz...